Interes-taldeak
Lehendik eratuta dauden taldeak
Caritas Gipuzkoak dagoeneko baditu prozesu hau egiteko guneak eta interes-taldeak.
Talde eta eremu guztiak gonbidatzen ditugu Ikusi, Epaitu eta Ekin fase bakoitzean ordu eta erdi “arraskatzera”, elkarrekin partekatu eta hausnartu ahal izateko eta inkestei taldeka erantzun ahal izateko ere.
Dagoeneko eratuta dauden guneak parte hartzera animatzen ditugu. Zehazki:
- Arduradun mahaia
- Caritas Gipuzkoaren arloetako arduradunek osatua. (5 lagun, gehi zuzendaritza-taldea)
- Boluntarioen mahai teknikoa
- Arlo bakoitzean beren arloetako boluntarioen laguntzaile izateko izendatutako pertsonek osatua: 10 lagun, horietako hiru arloetako arduradunak.
- Erreferenteen mahai handitua
- Zentro edo programa eta eremu bakoitzeko boluntarioen erreferenteak diren boluntarioek osatua. Lan honetarako, hainbat zailtasunengatik parte hartzen ez duten eremuak sartzen saiatuko gara, hala nola Goierri eta Mendebalde. (20 bat lagun)
- ZAINDU kudeaketa-taldea
- Boluntariotza-arloari boluntario berriak kudeatzen eta akonpainatzen laguntzen dioten boluntarioek osatua. (4 lagun)
- Caritasen Elizbarrutiaren Kontseilua
- Caritas Gipuzkoaren artzapez-barrutiak ordezkatzen dituzten boluntarioek osatua.
Otros grupos de interés
Ondoko interes-talde “berriak” eraikitzen saiatuko gara eta behin bilduko dira seihileko honetan zehar, aurrez aurre edo TEAM bitartez. Batez ere, Ikusi eta Epaitu galdetegiak erantzuteko helburua izango du beraien partehartzea. Ekarpen hauekin etorkizunean bolutariotzaren akzioarentzat garrantzitsuak diren ikuspegi eta edukiekin aberastuko dugu.
Interes-talde "berriak" dira:
- Parte-hartzaileen mahaia
- Caritasen babesa jasotzen dutenei dei egingo diegu, haiek beren ikuspegia azal dezaten. Azken batean, haiek dira boluntarioen laguntza jasotzen dutenak eta, beraz, haien ekintzaren inpaktua eta erantzun beharreko erronkak neur ditzakete.
- Caritas gazteak
- Gazte talde bat deituko dugu zer dioten entzuteko. Dagoeneko erakundean parte hartzen ari diren gazteak dira, bai boluntario gisa, bai beste ibilbide batzuetatik.
- Adiskide nabarmenak
- Estrategia honetan ekarpenak egin ditzaketen Gipuzkoako Caritasen lanetik gertu dauden hainbat alorretako pertsonak deituko ditugu. (Hezkuntza komunitateak, unibertsitateak, elizbarrutiko beste pastoral batzuk, Caritaseko fundazioak, Arizmendiarrieta, Gizalde, Sareginez...)
- Apaizen mahaia
- Apaiz konprometitu talde bat deituko dugu, Gipuzkoako Caritasen Boluntariotzaren planari beren ikuspegitik ekarpena egin nahi diotenak.
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia